Denbora gutxian, famatu izan diren bi estatuburu zendu dira: Nelson Mandela eta Ariel Sharon. Egin dizkioten hileta ospakizun edo omenaldiak ikusi besterik ez dago, beren herrietan zein munduan eragin duten zirrara ikusteko.
Nelson Mandela «terrorista» bere herritarrek maitasunez, dantzaz, kantuz eta esker onez agurtu zuten. Mundu osoko agintariak bildu zituen, oso bestelako iritziko jendea: Barack Obama eta Raul Castro, besteak beste, baina ez horiek bakarrik, beste ehunka agintari ere han zeuden. Eta Ariel Sharonen hiletetan nor ikusi dugu? Hogeiren bat agintari, besterik ez. Samina sumatuko nuke agintari ospetsu izan eta honelako agurra emango balidate, nire bizi guztia zerbaiten alde eman eta hildakoan ez dudala inolako begirunerik lortu, gehiago esango nuke, gorrotoa eragin dudala munduan, nire «lagunak» izan direnen artean ere ez dudala maitasunik eragin, eta zergatik?
Energia ez dela deuseztatzen, eraldatzen baizik, hala esan digute behin eta berriz; beraz, gu energia garenez, eraldatu egiten gara, eta berraragitu. Hala, bi hauek ere berraragituko omen dira. Hala bada, beste pertsona batean berraragituko da, eta horrek aurreko bizitzan bizi izandakoak gordeko ditu. Bada, Ariel Sharonen lekuan banintz, nire hilkutxatik ikusitakoak zer pentsa emango lidake.
Behean Bego Ariel Sharon «demokrata hiltzailea» eta berraragitze dakigula Nelson Mandela bere pentsamendu eta kontzientzia tinko mantenduko duen norbaitengan.
Zuzendariari
Mandela eta Sharonen heriotzaren harira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu