Ez da erraza irakastea umeei zer den emakumea, edo, hobeto esanda, zer izan behar den. Ez da erraza gizarteak ulertzea eta onartzea; baina askoz errazago ulertuko eta onartuko luke umeek ulertzen eta onartzen badute, haiek osatuko baitute etorkizuneko gizartea.
Eta zelan ulertu eta onartu ahal dute umeek? Sozializazio prozesuan lortzen dute hori guztia. Prozesu horretan gauza askok eta askok dute eragina. Ez da bakarrik etxean edo ikastolan ikusten eta entzuten dutena, ez da bakarrik lagunek egiten eta esaten dutena, ez da bakarrik kalean topatzen dutena. Hori guztia eta gehiago da.
Prozesu honetan, sozializazioan, telebistak eragin handia dauka. Eta horregatik ez da ulertzen zelan den posible Maite Kuttuna saioa ETB3ren umeentzako programazioan egotea, arratsaldeko zazpiak eta erdietan. Saioan agertzen diren emakumeen rolek ez daukate zer ikusirik berdintasunarekin, kontrakoa baizik.
Benetan kezkagarria da telebista publiko batean halako saio bat botatzea. Benetan arriskutsua da, etorkizuneko berdintasunerako.
Zaila da azaltzea nire 7 urteko neskari zergatik ez zaion komeni Maite Kuttuna saioa ikustea, zergatik ez zaigunkomeni guztiei hori beraikustea.
Mesedez, ken dezatela Maite Kuttuna Euskal Telebistatik, eta lan egin dezagun, guztion artean, berdintasunaren alde.
Zuzendariari
'Maite Kuttuna' eta emakumeak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu