Zuzendariari

'Madrid is fun'

Täby (Suedia).
2013ko irailaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
«Madrid is fun» (Madril dibertigarria da) zen Madril hiriaren Olinpiar Jokoetarako hautagaitzaren goiburua. Jaun-andreok, hau ez zen ohiko turismo kanpaina tipikoa; Olinpiar Jokoek ez dute inondik ere hiri dibertigarririk behar, baizik eta antolakuntza ona, azpiegiturak, zerbitzuak, puntualtasuna, eraginkortasuna, lan gogoa, eta abar. Horri Ana Botellaren agerraldi negargarria (zenbatgarrena jada?) eta Espainia marka gehituz gero (krisialdia, ustelkeria, txapuza, kutunkeria, puntualtasunik eza, arduragabekeria), argi zegoen sekulako zartakoa hartuko zutela. Ehun milioi euro, zakarrontzira. Hala ere, badirudi azkenean Madril oso barregarria zela, Europa osoa ari baita bere lepotik barrezka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.