Zuzendariari

Maddi Sarasua gazteari

Abanto.
2012ko azaroaren 22a
00:00
Entzun
Zuberoako, Nafarroa Behereko eta Lapurdiko bertsolari txapelketa Amets Arzallusek irabazi du, eta zoriondu egin nahi dut. Harekin batera aritu diren beste guztiak ere aintzat hartzen ditut, oso gazteak izan arren dagokigun bidea zein den erakutsi digutelako. Eta, bereziki, haien artean, Maddi Sarasua aipatu nahi dut, 16 urteko neska goiztiar bezain adoretsua.

Hasieran, ez nekien oso ondo nondik atera zen Maddi txapelketa honetan parte hartzeko, nor zen, baina gure prentsan begiratu ondoren, Aitor Sarasua bertsolariaren alaba eta Jon Sarasua bertsolari eta irakaslearen iloba dela jakin dut. Ematen du horregatik kokatu dudala. Hala eta guztiz ere azpimarratu nahi dut gazte askok hor dirautela, gurea izan behar duen etorkizuna guri hurbiltzen. Eskerrik asko!

Aspalditik ereindako haziak fruituak ematen dituela erakusten dute bertsolari gazte horiek praktikan. Gazteak bezain ausartak dira, eta frogatu dute uzta oparoa dugula, ez bakarrik hegoaldean, baita iparraldean ere. Kasu honetan, inoiz baino gehiago agerian geratzen da guk ere arrazoiak ditugula harro egoteko, nahiz eta maiz bidean agertzen zaizkigun oztopoak ez diren nolanahikoak.

Harritzeko parada ere izan dut oraingoan. Gero eta arreta gehiago jartzen dugun heinean, Iparraldeko egoeran are eta hobeto murgiltzen garelako. Biziki hunkituta adierazten diet nire esker ona gazte horiei guztiei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.