ZUZENDARIARI

Maccabi, elefante bat korridorean

Gasteiz.
2018ko martxoaren 27a
00:00
Entzun
Martxoaren 29an Tel Aviveko Maccabi saskibaloi talde israeldarra izango dugu Gasteizen, Baskoniarekiko norgehiagokan. Berriro. Azken hamarkadan, errepikatuaren errepikatuaz, ohikoa egin zaigu estatu sionistako delegazioaren presentzia hirian, etxeko korridorean elefante bat bezain ohikoa.

Israelen kirol enbaxadorea apartheid erregimenarekin eta armada hebrearraren gerra-krimenekin lotzen duten zantzuak ugariak eta ezagunak dira, elefantea eta pakidermoen arteko harremana bezain agerikoa. Maccabiarrek behin baino gehiagotan hartu dute parte ejerzito israeldarraren sarraskiak zuritzeko kanpaina mediatikoetan.

2009an gudaroste sionistak Gazako zerrendako populazio zibilaren gainean «berun urtua» izeneko eraso militarra burutzen zuen bitartean, taldeko izar entzutetsuenek bisita egin zieten soldadu erasotzaileei, 1.420 hildako eragin zituen operazio militarrari sostengu publikoa emateko.

2014an, «babes hesia» izeneko operazio militarraren ondorengoetan, Maccabikoek lagun arteko partida antolatu zuten AEBetako Cleveland Cavaliers taldearekin, erasoaldi hartan 2.202 palestinarerail zituen armada omentzeko eta Armadako Lagunen Elkartearentzako dirua biltzeko.

Maccabi Israelen krimenekin lotzen dituzten ebidentziak ukaezinak dira, eta Gasteizera datozenean hirian eragitenduten salbuespenezko egoera nabarmena, baina zenbaitek jarraituko du saihesten kirola eta politika nahastea... etxeko korridorean elefante bat ez balego bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.