ZUZENDARIARI 

M-8an, azken tangoa?

Donostia.
2017ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
Pelikula ospetsuaren gorabeherak ezagunak dira. Areago protagonistetako baten salaketa: sexu indarkeria jasan zuen «gurinaren eszena mitiko» horretan. Bernardo Bertolucci zuzendariak aitortu zuen Mariak Schneiderrek ez zuela eszenaren nondik norakoa osorik ezagutzen. Honek, zuzendari izanik, antzezpena beharrean benetako umiliazioa filmatu nahi zuelako. Hori guztia jakina da. Komunikabideetan irakurri dugu. Nire harridura dator, film hau, eskuragarri, ikusgarri dagoela oraindik hainbat eta hainbat tokitan konprobatzen dudanean. Fikziozkoak ez, baizik eta benetakoak izan diren sexu indarkeriazko eszenak, Interneten, albistegietan, dokumentaletan, telebista saioetan ez daude baimenduak. Komunikabideen kode deontologikoak eragozten du haien erreprodukzioa. Hala nola legeak. Eta zer gertatzen da, fikziozkoa ez, benetakoa den genero indarkeria kasua film batean azaltzen denean? Ikusia dugu: ezer ere ez. Fikzioa eta errealitatea bereizten ez dabil batere fin azken boladan gure gizartea. Galdera bat darabilkit buruan ezinbestean:ikusgai al litzateke oraindik film hau indarkeriapairatutakoaren izena demagun John balitz Maria Schneider izan beharrean?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.