Administrazio publikoen aldetik baserrietan sufritzen dugun diskriminazioa zen Gipuzkoako Diputazioari bidali nion gutunaren gai nagusia. Erantzunik ez jasotzean, Arartekoari bidali nion, zeinek espedientea ireki zuen, baina, inongo azalpenik izan gabe jarraitzen dut. Zergatik?
Sarritan iragartzen dira prentsan hiri-garraioan egindako hobekuntzak eta zabor-bilketan birziklatzeagatik dauden deskontuak. Abaltzisketan zerbitzu horiek ez daude, eta hobekuntzak eta deskontuak, are gutxiago, baserrietako ingurunean. Baserriko errepideak ere ez dira zaintzen, eta abar. Horrek guztiak askoz zailagoa egiten du eguneko bizitza eta jardueren bideragarritasuna zona horietan.
Diputazioak egoera hau oso ondo ezagutzen du, eta herri txikietan baserriak duen prestigio urriaz jakitun ere bada. Azken hori udalarekin batera urte luzez eramandako politika txarraren ondorioa da. Herriko jendeak eratutako Udaletxe «independente» hauek inongo kezkarik gabe behatzen dute baserrien desagerpena. «Lan zikina» egiten dute: nekazari enpresak itxi eta lanpostuak suntsitu (adibideak herrian ditugu); era berean, zerbitzu eta eskubideak beren interesen arabera banatu. Eta hori aldundiari komeni zaio. Diputazioak ez ditu nahi lurralde osoko garapen orekatuaerreibindikatzen duten udalak, ezta baserri eremuetan beste lekuetan izaten diren eskubide berberak zorrotz eskatzea ere.
Komunitate baten heldutasun demokratikoa neurtzen da, neurri handi batean, talde minoritario eta baztertutako zonetarako arretaren kalitateagatik. Baserria aurkitzen den egoera ezin okerragoko errudunak ez daude ez Madrilen ez Bruselan. Konpetentziak EAEen daude eta erantzuleak ere bai.
ZUZENDARIARI
Lurralde desoreka
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu