ZUZENDARIARI

lruñeko Udalak '.eus' domeinuak erosi ditu

Iruñea.
2015eko azaroaren 12a
00:00
Entzun
Iruñeko Udalak hogeita bat .eus domeinu erosi ditu, euskara Interneten bultzatzeko.

.eus tresna bat da, euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen duena, euskararen normalizazioan laguntzen duena eta euskararen herriari nazioarteko aitortza ematen diona.

.eus domeinu bat erabili ahal izateko, gutxienez, hauetako baldintza bat bete behar dute webguneek:

Webguneak euskarazko eduki esanguratsu bat izan behar du, edo komunikazioak hizkuntza horretan egin behar ditu.

Webgunearen edukiak euskal kulturaz aritu edo sustatu behar du.

.eus domeinuak identitatea adierazten du: euskararen eta euskal kulturaren komunitatearen izaera.

Administrazioan Euskaraz Taldeak Iruñeko Udala zoriondu nahi du, ekintza horregatik, webguneak elebidun egiteko asmoa adierazten baitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.