ZUZENDARIARI

Lotsagabeak

Otxandio
2021eko abuztuaren 6a
00:00
Entzun
Euskal gatazkari buruzko kontakizunari dagokionez, estatuaren helburuetako bat, euskal jendarte baten proiektu politikoari legitimitatea ukatzea da.

Eginkizun horretan oinarrituz, zenbait alderdi eta erakunde politiko, beste «berezitasun» bateko talde terroristak, edota estatuko segurtasun-indarrek burututako gehiegikeriak, muturreko gertakari edota indar antidemokratiko gisa definitzen dituzte.

Baina alderdi horiei, GAL zein antzeko talde armatuekin, baita beraien eginkizunetan hain ikusgarriak eta sofistikatuak izan diren eta ondorioz heroi nazional bilakatutako Rodriguez Galindo bezalako torturatzaileekin izan ditzaketen antzekotasun ideologikoak izendatzea ahazten zaie.

Espainiako Estatuaren arazo nagusia, jada ez da eskuineko alderdiek alderdi erradikal neofaxista eta populistetara egokitzeko daramaten abiada azkarra. Izan ere, gero eta gordinago eta demagogiko jokatzen ari den alderdi sozialista bat da aditzen ari garena.

Horrela, zenbaitzuek, GAL, Galindo, eta horien pentsamendu politikoa osatu zuten indarretatik bereiztean honek daukan efektu bikoitzaz baliatzen ari dira. Batetik, adimengabe horiek «jende duinetik» bereiztu behar direla adieraziz, «egungo normaltasunean belaunaldi berriak jende duin» horretara erakartzeko lanean dihardute. Aldi berean, euskal herritarrok indar okupatzaileen eskutik pairatutako eta oraindik pairatzen jarraitzen dugun indarkeria ikusezin egiten darabilten bitartean.

Otxandioko herritarrei, adibidez, Ruben Garateri eta Luzia Urigoitiari, azken hau ETAko militantea izandakoa, herrikideen bizitzak lapurtu zizkieten. Egun, ordea, hauek jendaurrean gogoratzeko eskubidea ukatzen zaie. Eta ausartuko nintzateke, indarrean dagoen debekuaren erantzule diren epaile eta politikariek, nahiz eta bai Ruben bai Luzia gatazka politikoaren biktima aitortuak izan, hauen heriotzan nolabaiteko erantzukizuna duten pertsona horien ideia eta ikuspegi politiko berdintsuak dituztela baieztatzera.

Gutxi balio du adiskidetzearen inguruan lan egiteak, bala galdu, indarrezko desagertze tortura eta bestelako gehiegikerien atzean, gaur egun estatuko alderdi politikoetan aterpea jasotzen jarraitzen duen ideologia bat ere badagoela ukatzen den bitartean.

Are gutxiago orain dela gutxi arte Madrilgo kanpoaldean zuzenbide estatuaren aurkako espainiar batasun frankistaren garaipen ikurra, alderdi sozialistak, lotsagabeki museo formatuan Gasteiz hirira eraman duela aditzen dugunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.