ZUZENDARIARI

LOMCEri planto?

Donostia.
2015eko uztailaren 7a
00:00
Entzun
Ikasturtea amaitzearekin batera, isildu egin dira LOMCEren inguruan sortu diren protestak. LOMCEk jarritako 3. mailako diagnosi probak direla eta, zenbait hezkuntza eragilek hamaika ekintza egin dituzte proba horien kontra, eta mediatikoki oihartzun itzela izan dute. Oporrak tartean, oraindik hezkuntza eragileei (Eusko Jaurlaritza, alderdi politiko, sindikatu, hezkuntza plataforma eta abar), ez diegu entzun esaten zer egingo duten irailetik aurrera LOMCE aplikatuko duten ikasliburuen aurrean, zein ekintza egingo dituzten zirimiria bezala gure ikasgelak blaituko dituzten LOMCEren espiritua jasotzen duten ikasliburuekin. 3. mailako diagnosi proba gaindituta, baina oraindik ikasliburuen proba gainditzeke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.