ZUZENDARIARI 

LOMCEri ez?

Irakaslea.
2016ko urriaren 29a
00:00
Entzun
Ikasturtea hastearekin batera, zenbait sindikatuk LOMCEren aurkako mobilizazioak egin dituzte urriaren 26an. Aurrez, LOMCEk jarritako 3. mailako diagnosi probak zirela eta, zenbait hezkuntza eragilek hamaika ekintza egin zituzten proba horien kontra, eta mediatikoki oihartzun itzela izan zuten. Oraindik, ez sindikatu horiei ezta beste hezkuntza eragileei ere —Eusko Jaurlaritza, alderdi politiko, hezkuntza plataformak eta abar—, ez diegu entzun esaten zer egin(go) duten LOMCE aplikatzen duten ikasliburuen aurrean, zein ekintza egin(go) dituzten zirimiria bezala gure ikasgelak blaitzen dituzten eta LOMCEren espiritua jasotzen duten ikasliburuekin. Mobilizazioak kanpoan bai, baina ikastetxearen barruan noiz hasiko gara mugitzen?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.