ZUZENDARIARI

Lekaioen populismoa

2023ko azaroaren 12a
00:00
Entzun
Finantza munduko oinarrizko printzipioetako bat da zergak negozio baten arriskuaren arabera ezarri behar direla. Bestalde, galerak Repsol edota Petronor bezalako enpresek aspaldi ahaztu zuten hitza dela esateak ez luke inor harritu behar. Izan ere, erregaiaren salmenta arrisku txikiko negozioaren sinonimo da.

Azken urteetan, bankuez gain, enpresa hauek benetako diru prentsa erraldoi bilakatu dira. Denbora tarte horretan, beraien errentagarritasuna defendatzen oso trebeak direla erakutsi dute. Baita bezeroak ederki sufritzen ikusi dituztenean ere. Ezer berezirik ez, izan ere, kapitalismoak horrela funtzionatzen du.

Agian, enpresak berdin tratatuko dituen eta aurreikusteko modukoa izango den zerga sistema egonkor bat behar dugula esan duen Iñigo Ansola ere ados egongo da nik esandakoarekin. Baita, noizbait bere kargua laga, eta —data horretatik betierebi urteko epea gainditu ondoren— beraien enpresetan goi-kargu bat eskaintzeko eragozpenik izango ez duten Emiliano Lopez Atxurra edota Josu Jon Imaz bera ere.

Adierazpen hauek entzutean, ordea, hedabideek inoiz egingo ez dioten hurrengo galdera hau etorri zait burura: zein fakturatzen ditu Energiaren Euskal Erakundeko zuzendariak hau esateagatik?

Izan ere, Euskal Herria ate birakarien paradisu bilakatu da. Klase agintaria oztoporik gabe dabil politikaren eta enpresa publiko zein pribatuen arteko joan-etorrian. Gizartean gertatzen ari diren aldaketa garrantzitsu asko, biztanleriari bizkar emanda aurrera eramaten ari dira. Interes bereziak eta demokrazia non hasi eta non bukatzen diren jakitea geroz eta zailagoa den herrialde batean bizi gara. Lobbyek eta hauen alde lan egiten duten lekaioek —barkatu, politikariek— enpresa erraldoiei egindako eskaerak areagotzeko saiakera guztien aurka egiten dute sistematikoki. Gaiarekin tematuz gero euskal herritarrok azak jan eta gure etxeak kandelekin argitu beharko ditugula entzun genuen garaiko antzeko mehatxuzko mezuak erabiltzen dituztelarik.

Ondo letorkiguke gobernu postuetan lortutako ezagutza eta kontaktu berri guztiak herriaren ondasun direla gogoan izatea. Eta, ondorioz, ezin zaizkiela, inolaz ere, enpresa pribatuei saldu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.