Lenenkari» (sic) hitza 1897an dokumentatu zen lehenbizikoz euskaraz, Blas Pradere oñatiar idazlearen luman. Horrek, besteak beste, 1733an Mexikoko Kontsuletxeko nagusia izan zenaizendatzeko erabili zuen, Frantses Fagoaga, hain zuzen ere. Bidezkoa da oroitaraztea 1897an ez zegoela Eusko Jaurlaritzarik.
1911n, Eduardo Urrutiak, Bilboko Euzko Gaztediko Euzko Antzerti Bazkunaren arduradun gisa izenpetzean, «lendakari» aldaera nahiago izan zuen, eta titulu horixe hartu zuen Jose Antonio Agirrek 1936an. 1979ko Gernikako Estatutuak, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan indarrean dagoenak, euskara batuko ortografiari lotuz, «lehendakari» forma ofizialdu zuen. 1982ko Foruaren Hobeagotzearen euskarazko bertsioaren arabera, Nafarroako Gobernuko burua ere «lehendakaria» da.
Aurten, Lapurdik, Baxenabarrek eta Zuberoak beren hirigune elkargoa sortu dutenez, Euskal Herria zatiturik dagoen hiru unitateetariko bakoitzak bere lehendakaria du: Iñigo Urkullu mendebalekoak, Uxue Barkos ekialdekoak eta Jean Rene Etxegarai Ipar Euskal Herrikoak.
ZUZENDARIARI
Lehendakariak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu