Zuzendariari

Lehen pauso nagusia

2011ko uztailaren 21a
00:00
Entzun
15M-ko kanpaldietan daudenek alde egingo al lukete lana eta pisu txiki bat balituzte? Hori zioen Pedro Larreak DVn, uztailaren batean:?«Gazte horiek aspirazio arrunt hori besterik ez dute: lantxo bat, eta pisutxo bat». Iritsi diren lekuraino iritsita, eta esaten ari direnak egia badira, nik uste dut ezetz.

Egia da, baita ere, gazte horiek lantxo bat eta pisutxo bat balituzte, Europako herri gehienetan bezala, orain ez liratekeela protestan ariko... Larreak galdera hauek egiten ditu: «Zer nahi dute?Zeini eskatzen diote? Nola ari dira eskatzen?». Erantzunak ere berak ematen ditu; hau, nik apartatu dudana: «Momentuz, bankuak (krisiaren errudun jotzen direnak) kanpora geratzen ari dira gazte horien erreibindikazioetatik, soil-soilik, sistema-defendatzen dutenei buruz egurrean aritzea errazagoa delako».

Gazte horien kontra boikot izugarria ari dute komunikabide eta instituzioek. Behartuta daude helburuak ondo zehaztera... indar guztiak leku bakarrean pilatu nahi dituzte, benetan beraiekin daudenak zein diren jakiteko; ihes egin nahi zaie nahaspila sortu nahi dutenei, batzuk nahastu egin nahi baitituzte mamia eta lastoa.

Gazte horiek eskatzen dutena da, modu batzuk jartzeko, herriak nahi duena bozkatzea parlamentuak legez onartu dezan. Honako lege hau aldatzeko eskatu dute Konstituziotik: 3/1.984 - 87.3 artikulua. Lege horrek hitz egiten du herriak legeak egiteko izan dezakeen parte hartzeaz. Pauso hori eman beharra dago, eta bide bakarra da, herritarrei instituzioetako atea irekitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.