Andoain

Legezkotasuna? Bai zera! Interesak

2024ko abenduaren 15a
05:00
Entzun

Duela gutxi, Panamako eta Ekuadorko gobernuek harremanak eten dituzte SEAD Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoarekin. Bi kasuetan, ministroen ahotik esaten da Saharako auzia Nazio Batuetan konpondu behar dela.

Hori ezer ez esatea bezala da, Minursok, hau da, Mendebaldeko Saharako autodeterminazio erreferenduma egiteko Nazio Batuen misioak, marokoarrek eta sahararrek 1991n hitzartu zutena, ez duelako aurrera egitea lortu.

Panamako eta Ekuadorko ministro horiek legezkotasuna gutxietsi dute interes desberdinengatik, eta jakin beharko lukete Nazio Batuek Hagako Nazioarteko Auzitegira eraman zutela auzi sahararra 1975ean, Marokok eta Mauritaniak eskatuta, eta auzitegiak, aldeek aurkeztutako froga guztiak aztertu ondoren, gehiengoz ebatzi zuela sahararren alde.

Beraz, kolonien autodeterminazio eskubidea bermatzen duen Nazio Batuen 1514. ebazpena Saharako kasuan aplikagarria da. Gainera, Panamaren eta Ekuadorren jarrera aldaketa bereziki mingarria da; izan ere, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak berretsi egin du marokoarrei Saharako baliabideak ustiatzea debekatzen dien 2021eko epaia.

Sahara, Palestina eta beste lurralde batzuk Nazio Batuek ordezkatzen duten egitura ez-demokratiko horretan argi eta garbi harrapatuta dauden arren, NBEren Segurtasun Kontseiluan esertzen diren bost herrialdeetako ordezkariak izan ezik, beste estatu guztiak ere harrapatuta gaude nolabait, eta horregatik uste dut mugitu behar dugula benetako mundu egitura demokratikoa lortu arte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.