Zuzendariari

Lege berria

2012ko abuztuaren 18a
00:00
Entzun
Azken bolada honetan paisaiaz asko hitz egiten ari da, eta Eusko Jaurlaritzak ere lege-proiektu bat aurkeztu du Parlamentuan. Jada behin baino gehiagotan idatzi dut laborantza sektore biziduna izateak gai honetan duen garrantziaren gainean. Baina gaur ez dut horretaz hitz egin nahi. Lege berria sortzeko beharraz baizik. Une honetan badaude udalen eskumenekoak diren arau ordezkatzaile batzuk. Arau haiek definitzen dute landa-eremuan eraiki daitekeela, eta, dudarik gabe, paisaiaren gainean eragin handia dute. Ez naiz gai horri buruzko aditu bat, frutagintza ekologikoko ustiapen batean bizi eta lan egiten duen pertsona bat soilik, baina ikusten dut, gutxienez Abaltzisketako herrian, arau horiek ez direla betetzen. Boterea duenak —alegia, udalak—, arauhaustea egiten den lekuaren, bizitza konplikatzeko gogoaren edota adiskidetasun irizpidearen arabera, araua beteko den ala ez erabakitzen du. Zertarako nahi dugu arautze berria jada baduguna ez bada betetzen? Udalaren jarrera ahaltsua ikusita legea errespeta zezala esanez arartekoak bidalitako txosten bat dago Eusko Legebiltzarrean. Ez al dituzte arartekoaren txostenak irakurtzen aginpidearen gehiegizko erabilera dela-eta herritarrek dituzten arazoak ezagutzeko? Horretarako beste lege bat? Utzi dagoen bezala eta ez dezagun diru publikorik gastatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.