ZUZENDARIARI

Legazpiko EAJko zerrendaburuaz

Legazpi.
2015eko apirilaren 1a
00:00
Entzun
Legazpiko udal gobernuak sustatutako zabor bilketaren ereduaren kontra PNVk, PSOE-EEk eta Hamaikabatekoek sortutako plataformaren bozeramaileak, Koldobike Olabidek, maiatzeko hauteskundeetan PNVko zerrendaburu izango dela jakinarazi zuen. Orain, Koldobikek Olabidek, berari zuzendutako kritika jasotzen duten kartel batzuk direla medio, prentsaurreko bat eman du, esanez berak instituzioak beti errespetatu dituela, eta beste batzuek, ordea, beraiek gehiengo osoarekin gobernatzen dutenean bakarrik errespetatzen dituztela.

Aldarrikatzen duen instituzioekiko errespetua EH Bilduri eta udal gobernuari ez die asko erakutsi, ez da gizalegez aritu, ez baitu azaldu gehiengo osoa dutenek huts non eta noiz egin duten.

Zabor bilketaren eredua ezartzerakoan akordiorako inongo malgutasunik erakutsi ez duena, prozesuaren hasieran eta bukaeran lelo berarekin jarraitu duena, Kataluniako esperientzia ezagutzeko hitzaldietara ez joateko eta udal gobernuak bultzatutako partaidetzan iritzia eta bestelakoak ez emateko eskatzen aritu dena, bera nor da epaitzeko instituzioekiko errespetu handiagoa zeinek daukan? Zer ebaluazio tresna erabili du?

PNV-EAJren eskutik eta legazpiarren babesarekin guztien alkate izatera helduko dela esan du. Esaldia polita da, nortasun politiko desberdina duten askok erabiltzen dute, baina nire galdera honakohau da: alkate irtenez gero, zaborra ateratzeko sistema mistoa eta auzo-konposta aukeratu dutenen alkate izatera ere helduko al litzateke?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.