Laudorio zintzoa

2024ko abenduaren 6a
05:00
Entzun

Bada denbora bat lagunak galtzen ari naizela, eta tamalez, ez nire jenio txarraren ondorioz. Neuronen bide bera daramate, joan egiten dira ez itzultzeko. Min ematen duen zertzelada baita, zeren arrazoi biologiko hutsaren kontzientzia apelaezinak ez baitu ekiditen sentitzen dudan pena. Bizipenak —ez denak alaiak—, lorpenak, betebeharraren asebetetzea, erabateko lana. Pertsona zuzen eta osoaren bizitza.

Idazten ari naizen hau ez da adimenari, talde-lanari edo ezagutzaren aplikazioari egindako laudorioa, ez da hori bakarrik. Lagunak, historia, lan asko eta kontaketa ezabaezina utzi baitu.

Oinezko izengoitiz lana argitaratu izana, bere nortasunaren adierazgarri da. Izengoiti polit hori ez zen leinu-luma ugarien kontrajartze soil bat. Metafora fin bat ere bazen, zeinak zorrotz bereizten baitzuen edukiaren eta kontinentearen arteko hura. Beti gogoratuko dut balioaniztun, distiratsu zintzo eta langilea bezala. Ez dut ahaztuko bere ahots ederra.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.