Zuzendariari
Lasai hago
Lasai hago, euskara maitea. Nafarroan, aurten, urtero legez, ehunka ume zenituen zain. Olentzeroren zure oparia ez dute jasoko, ordea, erreinuko egungo ordezkarien babesleku lizunean geratu delako. Ahotan inoiz izan ez zaituen Barcinak lasai asko bota zuen lagun zaituela, etsaiak beste batzuk direla. Ai, zure amak baleki. Bere magalera ekarriko zintuzke. Baina zelako zentzugabekeria, Nafarroa baita zure ama! Laster etorriko da Olentzero, ikatza halakoei utzi ondoren, euskal umeei euskara opari gisa ekartzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu