ZUZENDARIARI

Larrialdi klimatikoa, Petronor eta Artolazabal

Iruñea
2019ko urriaren 3a
00:00
Entzun
EAEko Legebiltzarrak (EH Bilduk proposatuta) onartu berri du larrialdi klimatikoari aurre egiteko ekimena (bide batez, ea noiz egiten duen Nafarroako Legebiltzarrak gauza bera). Onartutako testuak dei egiten dio Eusko Jaurlaritzari hemendik aurrera larrialdi klimatikoa aintzat har dezan bere politikak diseinatu eta garatzerakoan.

Egun batzuk lehenago, baina, Beatriz Artolazabal kontseilariak Petronor bisitatzerakoan enpresa honen ekarpen ekonomikoa goraipatu zuen, aberastasuna eta «konpromiso soziala» ere ekarri duela esanez. Ahaztu zitzaion Artolozabal andreari Petronor-en «ekarpen ekologikoa» aipatzea: euskarazko Wikipedian irakurtzen dugunez, Bizkaiko findegia da Euskal Herri osoko CO2 igorle nagusia, hots, aldaketa klimatikoa eragiten duen gasaren igorlerik handiena (2,3 milioi tona CO2 isuri zituen 2014an).

Larrialdi klimatikoa ez da txantxetako gauza. Hitz politek soilik ez dute balio; erakundeek politika eraginkorrak abian jarri behar dituzte (Petronor edo Zubietako erraustegiaren aldekoek ez dirudite hoberenak) eta herritarrok ohitura asko aldatu (garraioa, hondakinen birziklapena, plastikoen erabilera, kontsumo-gizarteko patroiak…). Ama Lurrak eskertuko digu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.