Zuzendariari
Lapurrak!
Ados nago Pako Aristirekin ez dela irakurtzen esaten duenean. Hain zuzen, Ramon Etxezarretak, manifestazio «kolosala» aipatzen duenean ahazten du izen hori kontsigna bat besterik ez zela arerioen eskuetan ez erortzeko Sarrionandiaren liburuan. Ez dut uste kontsentsu bat dagoenik biktimen inguruan. Eztabaida betiko lekuan dago eta ez du ezertarako balio Patxi Lopezengandik bereiztea bere dimisioa eskatu gabe, aukera guztien eskubideak bermatuz eta herriko borondatea errespetatuz. Eztabaida honetan sartu dira Bikila eta beste kide batzuk erakunde berri bat aurkezterakoan, esanez gaindituta dagoela ilegalizazioaren kontrako borroka. Ondo legoke!... egia izango balitz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu