Zuzendariari

Langabeek pairatu behar dituztenak

Abanto-Zierbena.
2012ko uztailaren 18a
00:00
Entzun
Gizarte honetan, zoritxarrez, gero eta langabe gehiago dagoela ez du inork ukatuko. Baina badirudi oso gutxitan ohartzen garela egoera horrek dituen ondorio kaltegarriez. Lehenengo eta behin, langabe andanak, denborak aurrera egin ahala, itxaropena gal dezake. Pentsa dezake berriro lanik ez duela lortuko, zeren eta lan egin nahi duen pertsona batek, ezin badu, sufrimendu handia pairatzen baitu. Sarritan, bere bururarekin duen konfiantza galtzen du, eta ez da batere arraroa pentsatzea erruduna dela, edota erruaren zati bat berari dagokiola.

Langabezian egoteagatik galtzen dituen gauzen artean ez dago bakarrik dirua, baizik eta, horrekin batera, autoestimua, bere buruarekiko errespetua eta ziur asko, zentzu askotan, duintasuna.

Horretaz gainera, borroka latza du erakusteko lana aurkitzeko eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen dituela, bestela ingurukoek auskalo zer pentsatuko duten.

Behin baino gehiagotan, langabeak ez du beste aukerararik gurasoen etxera babes bila joatea baino, baldin eta oraindik gaztea bada eta familia horretarako prest badago. Horrela, familia osoak jasango ditu ondorio kaltegarri guztiak. Gainera, denok denboraren poderioz jakin ahal izan dugunez, langabeak (bere egoera berezian) arrisku gehiago dauka mota guztietako menpekotasunetan erortzeko, zein baino zein beldurgarriagoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.