Laguntzen inguruan Lanbiden gertatukoak oso ondo adierazten du zer-nolako sistema demokratikoan bizi garen. Alegia, zer den legea eta zer den eskubidea; aberatsentzat guztia, behartsuentzat ezer ez; ahaltsuentzat dirua azkar bideratu; pobreentzat, oztopoak.
Baliteke hori ulertzen laguntzeko simiokraziaren irizpidea aski izatea: afera hau kudeatzen duen enpresa ez da gai bere lana burutzeko, hain zuzen ere. Ez da maltzurkeria, baizik eta ergelkeria.
Halere, ikusirik tartean Indra multinazionala dagoela, teoria hori errebisatu beharko da.
Indra zer den Indrak berak azaltzen du: http://www.indracompany. com arlo militarra barne.Indra zer den Elx-eko antimilitaristek azaltzen dute: www.grupotortuga. com.
Hori ikusirik, honatx zalantza: Eusko Jaurlaritzako dirulaguntzak ukitzeko edo jaso ahal izateko, I + D arloan esate baterako, enpresa batek idatziz agertu behar du ez dela armagilea eta armagintzarekin harremanik ez duela.
Zer dela-eta kontratatzen du hori sinetsarazi duen gobernuak berak armagintzan dabilen enpresa bat arlo sozialean aritzeko? Maltzurkeria ala ergelkeria? Ergel maltzurrak?
Batek daki zein den horretarako koartada.
Zuzendariari
Lanbide eta Indra. Shok eta simiokrazia uztartuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu