Zuzendariari

Labaieni buruz bi ohar

Xabier Etxaniz.
Gasteiz.
2013ko abenduaren 17a
00:00
Entzun
Bi anekdota ditut Ramon Labaienekin. Lehena, Argia aldizkariaren egoeraz berarekin hitz egitera joan ginenean Lakuara Joxemi eta Pello Donostiatik eta ni, Gasteizen nengoenez. Une batean, bazkaltzeko ordua zela eta, jatetxe batean jarraituko genuela hizketan esan zigun. Pellok eta Joxemik beren autoan abiatu ziren eta ni, orduan unibertsitateko ikasle bat, berarekin auto ofizialean. Berarentzat denok ginen igualak.

Handik gutxira, EHEk kanpaina bat jarri zuen martxan Gabonetarako telebista euskaraz lelopean, eta kartel bat atera. Txillardegi eta beste batzuekin egon zen Labaien, eta errieta egin zien, ea nola okurritzen zitzaien halako kartel itsusia ateratzea (zuri-beltzean Olariagak eginiko irudi bat zen); hurrengoan, mesedez, koloretan egiteko, dotorea, erakargarria... dirua behar bazen bere poltsikotik jarriko zuela! Urte hartako Gabonetan hasi zen ETB emititzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.