ZUZENDARIARI

Kutxabank, bulegoak ixten

Ekoneus
2021eko martxoaren 30a
00:00
Entzun
Kutxabankeko langileen mobilizazioez gain, jende asko ez dago pozik, batez ere adinekoak. Izan ere, beren etxeetatik gertu dauden bulegoak ixten ari dira, eta ilara luzeak egin behar izan dituzte gestioak egiteko, edo on line kanala erabili behar dute, baina horietako asko ez daude horretarako prestatuta, eta, beraz, beraien senidei laguntza eskatu behar diete.

Kutxabankek banku espekulatiboenen politika komertzial klasikoa garatu du: komisio handiak, hipotekak ordaintzeko arazoak dituzten bezeroen etxegabetzeak, bulegoak ixtea... Soilik axola saio kudeatzen dituen funtsetara gero eta bezero eta diru gehiago erakartzea. Eta orain sartu da alderik gogorrenean: langile kopurua murriztera eta langileei soldatak jaistera.

Eta hori guztia, EAJren oniritziarekin: bankua kontrolatzen duten BBK, Kutxa eta Vital fundazioen gehiengoa du. EAJko kideek bankuaren politika ekonomiko eta komertzialen jarraibideak zehazten dituzte, baita presidentearen eta administrazio-kontseiluaren izendapenak ere.

Bitxia, pandemiaren kudeaketan Madrilek kogobernantza ez onartzeagatik hainbeste kexatzen diren jeltzaleek, Kutxabankeko zuzendaritzaren bidez, Estatuko banka arloko hitzarmena aplikatzeko mehatxu egitea langileei.

Hitzarmen horretan Kutxabanken orain arte egon diren soldatak, antzinatasuna eta beste gaiak askoz okerrago daude. Interesatzen zaienean espainiarrak gara, hau da, hango legeak interesatzen bazaizkie, inolako arazorik gabe aplikatzen dituzte.

Kutxabank sortu zenean, gizarteak euskal kutxen gainean zuen kontrola galdu zen. Baina are okerragoa da, batzuek Kutxabanken akzioen zati handia saltzea bultzatzen dute, Euskaltelekin egin zuten bezala. Izan ere, Euskaltel prezio erditan bi funts putreri saldu zioten eta bertako bederatzi zuzendarik 40 milioi euro poltsikoratu zituzten hori onartzeagatik. Kutxabank salduz gero are zailagoa egingo luke Kutxabank demokratizatzeko ametsa, eta espekulatzaileek 40.000 milioi euro inguru aurrezkia kontrolatuko lukete.

Hori saihestea guztion lana da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.