Zuzendariari

Kutxa - Donostia - Zentrala edo...

Donostia.
2012ko azaroaren 24a
00:00
Entzun
Oraindik ezin sinestuta. Azaroaren 23a. Ordainketa bat gauzatu beharrean. Nire txandan gizonezko enplegatu gaztearengana (30 bat urte) hurbildu naiz. Ni euskaraz hasita, espainolez egiteko eskatu dit, mesedez. Ezetz esan diot, berak egin behar didala euskaraz. Azentu espainol hegoaldekoa du. Nola edo hala ulertu dit zer nahi nuen egin. Nortasun agiria eskatu dit. Euskal Nortasun Agiria erakutsi diot. Ezetz, Espainiakoa behar zuela izan. Nik, uste nuela Kutxak onartzen zuela ENA agiria. Berak ezetz. Bera beti espainolez. Ni beti euskaraz. Ondo kostata amaitu dugu eragiketa. Mesedez sinatzeko eskatu dit, euskaraz. Eskertu diot. Animatu ere bai euskara gehiago ikastera. Ari dela esan dit, eta sinistu diot. Kexa aurkeztuko dudala esan diet. 2012an Kutxak ezin gaituela behartu euskaldunok espainolez egitera. Behintzat, ez gintuzkeela behartu behar.

«Kexa» nola jarri nezakeen galdetuta, informazioko emakumeak mesedez espainolez egiteko eskatu dit, ez zuela euskaraz ulertzen. «Keja» jarri nahi nuela azaldu diot berriro euskaraz. Ulertu bide du «keja» hitza, eta barruko bulegoetara bideratu nau espainolez. Bat, ez; bi kexa jarri beharko nituen. Eskuinaldeko bulegoetako batean, neska gazte enplegatua topatu dut. Galdetu diot ea han jarri nezakeen kexa, eta ulertzea nahi banuen espainolez egiteko eskatu dit. Ezin nuen sinistu. 3 kexa? Bulegoetatik atera, eta gutun hau idazten jarri naiz. Lotsagarria izan delako. «Espainiako Kutxan?». Azalpen eta jarrera aldaketa eske 2012an, lotsatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.