Zuzendariari

Kulturaz

2012ko martxoaren 9a
00:00
Entzun
Turismo pakete bat erosteak ez nau bidaiaria egiten, turista baizik. Museo batean sartzeak bisitaria bihurtzen nau, ez kultuago. Kultuago egiten nauena museoan sartu baino lehen ikusiko dudana eta ondoren ikusitakoaz ikastea da. Irakurtzeak edo musika entzuteak ez gaitu azkarrago egiten, denbora-pasaz erabiltzen baldin baditugu hitz eta nota horiek. Gaur egun gero eta konformistago, xenofoboago, kontsumitzaileago, matxistago eta insolidarioago den euskal gizarte honetan, ez dut uste irakurtzeko ohitura handiago izateagatik kultuago izango garenik. Noizko ikerketa bat jakiteko zer kultura mota egiten den? Kultura museo eskultural bat eraikitzea edo makro-kontzertuak antolatzea baino askoz gehiago da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.