ZUZENDARIARI
Kultur zentroak
Berriro, herritarrak, gertaera baten aurrean, aho bete hortz. Donostiako erdigunean, egun, bi Kultur Zentro nagusi daude: Koldo Mitxelena eta Udal Liburutegia, Udaletxe azpian. Lehena, oso handia ez, baina oso leku «egokia» da, eta bestea berriz, erdi lurperatuta dagoen oso leku «desegokia». Berria zein omen da? Koldo Mitxelena Zentroa ikertzaile eta liburu bitxi batzuentzako geldituko dela, eta «herriarentzat», bestea nahikoa izango dela. Gainera, arrazoirik ezagutu gabe, herritarrek, zer esan jakin gabe eta susmoz beterik gelditzen gara. Herritarren zerbitzua hobetzeko dela pentsa daiteke? Diru asuntua bada, zergatik ez da esaten? Orain dela gutxi, horrelako beste gertaera bat izan zen. Arteleku, oso kultur zentro garrantzitsua, desegin zuten (Txominenea berrian ez zuela lekurik?) hilabete batzuk baino ez zuen iraun gezur handi batez, Santa Teresa Zentro berria, Alde Zaharrean. Berriro horrelako egoerabaten gaude; «susmoak» aipatzea gutxi aipatzea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu