ZUZENDARIARI

Krutwig menderakaitza

Donostia
2021eko maiatzaren 20a
00:00
Entzun
Federiko Krutwig gizon jakintsu-jakintsua izateaz gain gizon on-ona zen. Ezagutu izan ez banu, mundu honetan horrelakorik ez dagoela esango nuke. Baina egia da, ez nago mitifikatzen. Gizon hau, gizatasunean bikain-bikaina, pobrezian hil zen. Etsaiak muturreraino eraman zuen, baina ez zen saldu. Azken uneraino maite zuen Euskal Herri duin eta independentearen alde borrokatu zen.

Krutwigekin solasaldiak argitasun iturri ziren hainbat arlotan: informatikaz, fisika modernoaz, matematikaz, musikaz, grekeraz, latineraz, euskaraz, germanieraz, gizarteaz, mentalitateaz, politikaz... Krutwigek begi onez ikusten zuen Lizarra-Garaziren bidea, hainbeste ilusio sortu zuena Euskal Herrian, eta esaten zidan aitzinatzen gindoazela, aurrera eginez, etsaiaren estrategian hondoratu gabe.

Eta guztiz harritzen nintzen, eta harritzen naiz oraindik, halako gizon jakintsua, pobrezian bizi bazen ere, zein aske zen ikustean, eta beragaz une zoriontsuak igarotzean. Ez zuten inolaz ere menderatu. Eta umorez, urteak beranduago, ustelkerian katramilatuta izango ziren hainbat politikari ustelez barre egiten zuen, aurretik ikusten baitzuen zer gertatuko zitzaien. Bai, sekulako zortea izan da Krutwig handia ezagutu izana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.