Zuzendariari

Kriketaren inguruko erreportajearen harira

Petra Elser.
Urnieta.
2014ko martxoaren 12a
00:00
Entzun
Larunbatean, kriketari buruzko erreportajearen aipamena egiten zen BERRIAko azalean. Horren harira, zera esan nahi dizuet: nahiz eta nire eskutizean genero gaia bakarrik gainetik aipatzen dudan, martxoaren 8an, kriketaren inguruko erreportajearen argazkia eta gaia egunkariaren azalean argitaratzea hanka-sartze bat iruditzen zait.

Hemen bizi den pakistandar komunitatean barnean genero ikuspegia negargarria da, eta ez da kasualitatea emakumeak kriketean ez jolastea (Euskal Herrian). Urteetan lagun eta lankide pakistandarrak izan ditut (guztiak gizonak). Banaka badaude berdintasunen ikuspegiak, baina guztien gainetik komunitateak eta erlijioak agintzen du. Hemen bizi diren emakume pakistandarrak ez daukate bizitza soziala nahi duten moduan egiteko aukerarik.

Horrekin ez du esan nahi, nire ustez, komunitate horiek hatzarekin seinalatu behar direnik, poliki-poliki gauzak lantzen eta aldetzen saiatu behar dugula baizik, ez dago erremediorik... Baina hortik BERRIAko azalean agertzera badago oraindik bide bat egiteko.

ZUZENKETA: Joxean Lasa eta Joxi Zabala Busoten (Herrialde Katalanak) bahitu, torturatu eta hil zituztela argitaratu genuen BERRIAko atzoko zenbakian. Lasa eta Zabala, ordea, Baionan bahitu zituzten, Donostian torturatu eta Busoten agertu ziren hilik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.