ZUZENDARIARI

Kontraesan nabarmena

Laukiz
2022ko urtarrilaren 27a
00:00
Entzun
Joan den urteko udaldian Europako Parlamentuak, diputatuen gehiengoa izanik, abortua aldarrikatu zuen eskubide unibertsal gisa. Arean gehiago, giza eskubide bat dela aldarrikatu zuen. Hau bai, egiatan, kontraesan mardula: giza eskubideen arteko lehena, bizi izatearena, erabat ukatzen duen abortua edo, beste modu batean esanda, hiltzeko eskubidea, giza eskubide modura aitortzea.

Nork ulertzen du hori? Ez duelako ez bururik ez hankarik.

Eta justifikatu ezin dena justifikatzeko, emakumeek abortu klandestinoak pairatu beharra eta horren ondoriozko heriotzak argudiatzen dira. Bai, egiatan, negargarriak dira heriotza horiek, eta gerta ez daitezen neurriak hartu behar dira, baina jaio ahal izan gabe hil egiten diren milaka eta milaka bizitzak non geratzen dira? Ez dute inolako babesik merezi? Europako Parlamentuaren esanetan, ez.

Parlamentuko diputatu jaun-andre ekimen honen aldekoak oso jakintsuak izango dira beste arlo ugaritan, baina pentsatu beharko lukete, iragan denboretan haien lekuan zeudenek era horretako neurriak hartu izango balituzte, litekeena dela, egun, jaio ere ezin izatea.

Bidenabar, Gasteizko markesinetan diren mezuak ez doaz inoren aurka, gogorarazi baino ez baitute egiten zein den, giza eskubideetan, denen arteko lehena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.