ZUZENDARIARI

Kolpistak

Otxandio
2021eko azaroaren 3a
00:00
Entzun
Espainiar konstituzioa bere historiaren eragin jarraituaren ondorio da. Botere banaketari dagokionez, estatuaren batasuna ez zen bere osotasunean jasota geldituko, botere ezberdinek elkarrengandik bakartuta arituko balira. Bere ekintza eta bulkadetan sinbiosi eta hierarkia koordinatu bat existitu behar da. Oinarri hauetatik kanpo jasotako egitateek betiere estatuaren batasuna arriskuan jarriko dute.

Idea hauek, Ramon Jauregi edota Felipe Gonzalezen eskutik jaso ditugula uste ahal izango genuke. Baita, 1936ko altxamenduan, errepublikaren aurka armak eskuetan matxinatu eta berak sinatutako guda deklarazioaren hirugarren artikuluan, iraultza zein sedizioa, gerrako jurisdikzioaren menpe geldituko zirela ohartarazi zuen Emilio Mola jeneralaren eskutik ere.

Edonola ere, adierazpenak norenak izan daitezkeen jakiteak ez liguke, egia esan, gehiegi axola behar. Bai, ordea, besteak beste, ideia horietan oinarrituta, zenbaitek, garaiko kolpista odoltsuenen pare jarri nahian beharbada, estatuak milaka herritarren aurka erabilitako indarkeria defendatzen dutela gogoratzeak.

Bestalde, mingarria da Jose Mari Esparza Zabalegi idazleak ondorioztatu bezala, demokrazia garaiko espetxe politika, frankismokoa baino krudelagoa dela aditzea.

Gaur inoiz baino ozenago; egia, justizia, aitortza eta erreparazioa! Preso guztiak etxera!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.