ZUZENDARIARI

Kolapsoa, Jaurlaritza eta Euskadi Irratia

Bera
2021eko azaroaren 25a
00:00
Entzun
Osteguna, 12:30. Azaroak 11. AP-8an. Behobiara heldu baino lehen, beste norabidean, Bilborakoan, bost edo sei kilometroko auto-ilarak. Kolapsoa.

12:00etako Euskadi Irratian: «Ez dago eragozpenik, trafiko arduradunen arabera».

Etxera heldu, 13:00etako albisteak: «Ez dago trafiko eragozpenik...».

Trafikori deitu... 011, gero 902 11 20 88, (ordainduta)... Erantzuna: «Ardura Euskadi Irratiarena da...». Horrat deitu eta inork ez dit erantzun...

Herriak ez du merezi hau!

Baina... «Euskadi ez da auzolana?» Noren lana?

Zoritxarrez, hau ez da halakorik gertatzen den lehen aldia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.