ZUZENDARIARI

Koktel toxikoa

Bilbo
2022ko maiatzaren 14a
00:00
Entzun
Errusierak errusiarrak egiten ditu? Eta ukrainerak ukrainarrak? Zerk egiten ditu, orduan, suitzarrak? Zer egiten du hizkuntza batek? Hizkuntzaren hizlari bilakatzen gaitu, besterik ez. Eta identitateak hizkuntzan oinarritzen direnean, akabo. Hor dugu, gure lotsarako, Errusiak Ukraina suntsitzeko erabilitako hizkuntzan oinarritutako ustezko konkista-eskubidea (besteak beste), edo hainbesteraino ailegatu gabe, gutxiengo hizkuntzei kalte egiten dien zenbait europar herrialdetako hizkuntza politikak, hala nola, Letoniarena, Estoniarena edo Ukraina berarena, adibidez.

Hemen ere, sarritan eta aspalditik, ez dugu ohartzen zer egiten gaituen euskarak. Egia da hitzak ez duela laguntzen, polisemikoa delako, baina arazoa ez dago hitzetan, haien atzetik doazen asmoetan baizik. Hiritartasuna eta hizkuntza koktelean nahasten dituzten politikak arriskutsuak dira oso.

Hizkuntza komunikazio-tresna bat besterik ez da, eta hemen euskal hizkuntza erabil dezaketen pertsonen kopurua handitzen saiatzea erabaki dugu. Hizlarien komunitateen zubiak eraikitzeko eta euskaldun komunitatea zabaltzeko. Besterik ez. Euskara erabiltzen dugunean beste kontuetarako, larri ibiltzen da euskara, eta larri gu geu. Horrek bai botako lukeelako gure bizikidetza demokratikoa zerri askara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.