Zuzendariari

Ke antzokia

Arrigorriaga.
2012ko urtarrilaren 29a
00:00
Entzun
Kafe Antzokiko laguna naizenetik, elkarteko txartela pozez daramat praketako poltsikoetan, oso maite dudan topagunearen lore hautsa bailitzan. Ostiralean, gauez, soinean neraman. Baina halako hartan beste helburu deseroso baterako erabili nuen. Jekyll doktorea eta Mr Hyde bailitzan, arratsaldeko Kafe Antzokia, gaueko «Ke Antzokia» bilakatu zen. Erretzen lasai asko ziharduten hainbat morroik. Aldameneko kuadrillan sartu nintzen, jarrera hori salatzeko. Mesedez kanporatzeko eskatu nienean, pikutara joateko esan zidaten aurpegira. Ulergarria. Orduan beste bide bat jorratu nuen, nire nahian tinko. Lurra, zigarro mutxikinez josita zegoen, bere lanak egin ondoren. Banan-banan jaso eta bost minututan baso betez bueltatu nintzen lagunengana. Handik zuzen zerbitzariengana. Zenbat gara-ko agiria eta basoa lekuko. Tamalez, ez zuen nire haserrea baretzeko besterik balio izan. Kalera irten, eta han aterpean aurkitu nituen Kafe Antzokiko benetako lagunak, zigarroa piztuta ahoan zutela. Horiek bai eredu. Eskerrak eman, eta etxeratu nintzen. Euskarak Kafe Antzokiratu ninduen, zigarroen keak, ordea, kaleratu. Hau pena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.