Katalanek behar lukete eskubidea bere etorkizunaren gainean erabakitzeko, euskal herritarrok Euskal Herriaren gainean bezala. Eskubide horiek ez direla sartzen gaur egun Espainiako Konstituzioan? Aldatu liteke Konstituzioa, hau demokratikoa bihurtzeko gaur Espainiako estatu barruan izatera derrigortuta gauden herri desberdinontzako.
Hori gauzatzen den bitartean, egin bedi erreferenduma Espainia osoan Kataluniaren independentziaren alde edo kontra bozkatzeko, ezagutu dezagun lurralde / herrialde bakoitzeko iritzia, eta pentsatuko dugu erreferendumak izan dituen emaitzen gainean lurralde / herrialde bakoitzean.
Berdin Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Nafarroa Garaiaren batze prozesuaren inguruan, edo Euskal Herri Hegoalde honetako independentziaz. Edo berdin egin liteke Valentziako herrialdeaz, Balearretakoaz...
Aukera hori bada gaur egun ere Espainiako Konstituzioan. Erabili bedi, beraz, Espainiako estatua batere demokratikoa baldin bada gaur egun berau derrigorrez osatzen dugun herriekiko. Eta gero, gerokoak.
Iritzia emateko / ezagutzeko eskubide ziztrin hori ere segituko digute ukatzen demokrazia oraindik urrutitxo geratzen zaien hauek?
Aberria, Bakarra, Handia eta Librea, frankismo betean legez?
ZUZENDARIARI
Kataluniaren independentziari buruz erreferenduma Espainia guztian? Egin dadila!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu