Ia hasieratik erdi aldera begiratzen duen Donostiako Kursaaleko fatxadari erabilera «itsusi» samarra eman zioten, jaiak eta abarri buruzko mezuekin, fatxadaren gaueko argitasuna koloreztatuz. Baina oraingoa, handiagoa da, fatxada ikaragarri hori argi panel publizitario bihurtubaitute.
Gas banatzaile enpresa baten iragarkiaikusi nuen egunean ezin nuen sinistu, baina iragan egunekoa, pantaila gorri erraldoian komunikazio enpresa baten izena, ja, ja, ja, batzuekin; mezua argi zegoen, gutaz norbait barre egiten ari da. Hori guztia mundu mailan izen handia duen eraikin batean.
Horren egileek zer pentsatzen dute gutaz? Gure amets handiena horrelakoiragarki-hiri bat dela, non, egunez eta gauez, erosi edo «ezin duguna» erosi ikusi nahi dugun? Eta hainbeste «maite» dituzten bisitariei buruz, gure politikariei, adibidez, gustatuko litzaieke Erromara joan eta Panteoia edo Koliseoa pantaila bat bihurtuak aurkitzea? Hori da gure bisitarientzat nahi dutena? Etorriko dira bai noski, baina, gure hiriaz barre egitera. Ia lehenbailehen dena konpontzen den.
ZUZENDARIARI
Kar, kar, kar
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu