Kapitalismoaren sistemak duen ondoriorik ankerrena urtero milioika pertsona hiltzen dituela da, eragiten duen goseagatik, beste milaka behartsuren egoera gorriaz eta beste hainbat ondorio ezin ankerragoez gainera. Dugun planetan kalkulatzen da munduko nekazaritzak 12.000 milioi pertsona elika zitzakeela, gaurko populazioaren bikoitza. Iritzi publikoak, ostera, ikusten du hau guztia izugarrizko axolagabekeriarekin. Sistemarik hoberenean biziko bagina bezala.
Egunero, multinazionalen nagusiek zigorgabetasun osoz nekazaritzako prezio guztiekin espekulatzen dute, ahal duten etekin handienak lehenbailehen ateratzeko. Hala ere, gero eta jende gehiago konturatzen dira gosearen fenomenoa ez dela inolaz ere halako madarikazio zeharo saihetsezin bat, baizik eta munduan dagoen sistema politiko eta ekonomikoaren ondoriorik odoltsuena eta tamalgarriena. Aditu baten ustean, gosearen fenomenoak antzekotasun gero eta handiagoa du hilketarekin. Egin dezagun zerbait; bestela, ohikeriaren poderioz, sistemaren beharrezko kolaboratzaile bilakatuko gara.
ZUZENKETA: Uztailaren 21ean, Etxerat-ek aurkeztutako Gaitz isilduak dokumentalari buruzko erreportajean oker bat egin genuen: Arruarte presoaren ama Izaskun Santa Cruzen hitzetan jarri genituenak Inma Berriozabal presoaren ahizparen hitzak ziren, Karmele Berriozabalenak. Barkamena irakurleei eta aipatutako horiei.
Zuzendariari
Kapitalismoaren suntsitze prozesua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu