Zuzendariari

Kapitalismoa ez da alternatiba

Arrasate.
2012ko urriaren 12a
00:00
Entzun
Askotan, aurkaria deskalifikatu eta iraintzeko erabili ohi da demagogo hitza. Nik adiera hauematen diot: demagogoa, diskurtso iraultzailea duena da.

Kapitalismoarentzako alternatibarik existitzen bada, eko-sozialismoa deritzodana da. Gizakiarengan eta, bereziki, planetarekiko errespetuan oinarritzen delako, eta ez besterik gabe produzitu, edota erosi, erabili eta botatzean.

Gizakiaren guneak ez luke bere lanpostua izan behar. Lan-postuak bizi ahal izateko baliabidea izan beharko luke. Planetako aberastasun eta baliabideak ondo banaturik egongo balira, ziurrenik orain ez ginateke honetaz ariko.

Zelako gurutzea daramagun komunistok, porrot egin duten esperientziak direla eta. Asko gara esaten dugunak hau ez dela komunismoa. Bestalde, Euskadin ez al dago miseriarik?

Gauza asko esan ditzakegukooperatibismoaz. Arizmendiarrietak bere ametsa zertan bilakatu den ikusiko balu, berriro lur azpira sartzeko desiratzen egongo litzateke. Zer esanik ez, Eroskiko langileen egoeraren berri jakingo balu (adibide bat besterik ez da).

Liberalek eta enpresariek, «aberastasuna» dute beti hizpide. Non dago aberastasun hori, eta noren esku dago? Katean lanean ari direnen esku? INEMen gaudenon esku? Hainbeste defendatzen duten kapitalismo hori ongizatearen sistema bukatzen ari da, eta milaka pertsona miseria gorrira eramaten ari dira.

Gizadiaren eta planetaren hobebeharrez, Kapitalismoak iraungitze data du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.