Iban Zalduak igandeko sermoian(Kapitalismoa eta erantzukizunak)kontatzen zigun nola kapitalismoak abantailak dituela eztabaidan«beste sistema ekonomiko batzuen aurrean», zioen, «erantzukizunen barreiatze infiniturako joera» dela-eta. Kubako krisi ekonomikoa ere aipatzen zuen.
Labur doala nire iritzia: orain arteko sistema ekonomikoautoizendatu «ez-kapitalistak»historiarenestoldatik desagertu dira. Buruan dauzkat Sobietar Batasuna eta Maoren Txina. Bietan jarduera ekonomiko pribatua debekatu izanak gosetera eta baliabideenurritasunera eramaten zuen. Debekatzeak autoritarismoaren derrigorrezko platera kozinatzen zuen.
Kapitalismo hitza entzuten dudaneanezin dut irribarrea erreprimitu. Deus ex machina,izaki mitologiko maltzurrak edo birus batek sortua izango balitz bezala.Garaian garaiko truke ekonomikoen egoera naturala ikusten dut, bereziki teknologiarekin lotuta. Adierazle bat, estereotipoa, hitza...behar dugu, bai. Baina batzuentzat Mamu Handia edo On Kixoteren haize errotak dira. Gizabanakoen jarduera ekonomikoan parte hartzeko joera naturala da. Georgian nengoela duela 15 urte, errepide malapartatu batean tipo batek kotxeko apurtutako kristalak konpontzen zituen : «Kapitalismoa berrasmatzen ari da», zioen gurekinzihoan georgiar batek.15 urte lehenagosistema «sozialistan» bizi ziren, Aita Estatua inolaz ere ez zen iritsiko. Txinan, duela 30 urte artoa besterik ezzutela jaten esan zidan txinatar batek.
ZUZENDARIARI
Kapitalismoa eta autoilusionismoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu