Azaroak 23. Berriak berriHitza-ko kronikan; udaleko alderdi guztiek ETAk Beasainen hildako bi ertzainen omenezko urteurren ekitaldian parte hartzera deitzen gintuzten beasaindar eta goierritar guztiok.
Belarritik belarrirako irribarrearekin inguratu nintzen herri sarrerako biribilgunera. Nire irribarrea, baina, berehala geratu zen ez irri eta ez barre. Inork deitu beharrik gabe aspalditxotik edonolako hilketa, tortura, bortizkeria ekintzak salatu izan ditugun betiko pare bat dozena herritar, dozena bat ordezkari politiko eta beste hainbeste kazetari. Eta zaharrak berri, lehenengoz espero nituen guztiak falta.
Marka da gurea gero, egoten asmatzen dugunean ezin egin eta behin egingo eta egon ezin. Bokal bakar batek horrenbesteko lana emango zigula pentsatzea ere!
Azaroak 25. Asmube emakume taldearen ekimenez, genero-indarkeriaren kontrako elkarretaratzea. Eta gu han, gure errima eta isiluneekin bat egin izanaren pozez, baina oraindik astintzerik izan ez dudan penaz, betiko lau dozenak baikeunden, eta gure adin jirako eta gazteagorik apenas. Badakizue, egiten zuen hotzarekin eta telebistan Irujo eta Olaizola aurrez aurre izanda, tabernan bezala inon ez.
Bai, gazteagotan Kalera, kalera, borrokalariak gera zeruratzen genuen airea ere lur jota dabil aspaldian, ez kale eta ez borroka.
Noiz arte, noiz arte jarraitu behar dugu kaleari kale egiten?
Zuzendariari
'Kalera, kalera, borrokalariak gera'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu