ZUZENDARIARI

Kalean dugu Arantza

Xabier Rey Urmeneta eta Manex Castro Zabaleta.
2017ko apirilaren 4a
00:00
Entzun
Kalean dugu Arantza. Epaile batek espetxeratu zuen, eta berak erabaki du kalean uztea, bermea ordainduta. Erabaki horiek zergatik hartzen diren, hau da, unea eta modua zeren araberakoak diren asmatzea, ez da gauza erraza, baina gauza da orain Arantza kalean dagoela, eta horrek pozten gaitu, jakina... eta, oraingo honetan, nolabaiteko satisfazioa sentitzen dugu. Argi dugu guk egin duguna ez dela izan Arantza kaleratu duena. Ez. Baina azken hilotan lan pixka bat egin dugu, bai, eta hori alferrikakoa izan ez delakoan gaude. Nahiz bi urtez asteazkenero itxialdiak egin ditugun, irailetik hona gure lozorrotik atera eta Arantzak pairatzen zituen bizi baldintzak salatzeari ekin genion. Salaketa, idazki ugari, interpelazioak, webgune baten antolaketa, maketa txundigarri horretarako oinarrizko datuak... Aurreko guztiak, baina, ez zuen ezertarako balio izango kalean zeundetenok ez bazenute guztia jaso eta etekina atera. Eta uste dugu elkarlan horrek bere emaitzak ekarri dituela. Arantzak pairatzen zituen bizi baldintza negargarriak euskal jendarteak ezagutu ahal izan ditu, mozioak onartu dira, erakundeak pixka batez busti dira... Gaia erabat lurperatua zegoen, eta guztion lanarekin agerian ezarri zen. Hortaz, eskerrak eta zorionak eman nahi dizkizuegu modu batean ala bestean parte hartu izan duzuen guztioi: plataformako kideak, webgunea atondu duzuenok, zuen sinadura eman duzuenok, gure idatziei oihartzuna eman diezuenok, geuon idatziok tokiko prentsan argitaratu dituzuenok, abokatuak... Berriro diogu, Arantzaren egoera aldatu duten erabakiotan (hasteko bere bizi baldintzak zuzentzera zetorren JCVPren ebazpena eta, ondoren, bere askatze agindua), seguruenik ez gara determinanteak izan, baina egindakoak lagundu duelakoan gaude. Bukatzeko, hiru oharpentxo.

Arantzarekin estatuak erakutsi duen ankerkeria zinez lazgarria izan da. Horrez gain, bizi baldintzak zuzendu behar zirela zioen ebazpena desitxuratu nahi izan du DGIPk.

Kontuz ohiturekin! Izan ere, zenbait kosta izan zaigun (guri kontu honetan) egoerari heltzea! Ahalegin handiagoak egin beharko ditugu, guztiok, hemen bezalako egoeratan larritasunari berehala erreparatzen eta elkarlanetan hasteko.

Badugu zeregina! Dozenatik gora lagun daude bakarturik, bizi baldintza salagarrietan, batez ere emakume presoen kasuetan... Eskerrik asko, berriro, azken hilotan lanean busti zareten guztioi; zorionak, Arantza! Ea elkarlan eredu emankorrak eskuratzen ditugun egoera larriak gerta ez daitezen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.