ZUZENDARIARI

Kaixo, Xabi!

Ataun.
2015eko abenduaren 5a
00:00
Entzun
Irribarrea bai! Gure herri zahar honen askatasunaren aldeko borrokan aurrera egiten lagundu digun iparrorratza! Baina, hik ondo dakik, Euskal Herriaren alde borrokatzeak zer-nolako onurak eta nahigabeak ekarri ohi dituen. «Asko maite duenak asko sufritzen. Borroka kide, lagun, adiskidea… Ez zaidak batere erraza egiten hiri agur esatea eta gutxiago hitz hauek hire ondoan egoteko aukerarik gabe nagoenean, baina oso gertu sentitzen haut. Izan ere, ziur nagok, ondo egon bahintz, Madrilen, gure epaiketa gertutik jarraitzen eta babesa ematen izango hindugula. Horrelakoa haiz eta izan haiz Xabi! Bejondeiala!

Arrondon sortua eta hezia. Zuztar sakonekoa, ibiltaria… lanean jarraitu duan nekaezina.

Hire familia, lagunak, herria… San Martingo plazan, hiri agur egiteko eta agur esateko elkartu gaituk.

Hi ere, hamaika aldiz, euskal gudarien eta lagunen aldeko agur omenaldietan parte hartutakoa haiz. Gaur, hitaz eta hik egindako lanaz eta borrokaz harro gaudelako, hi omentzeko eta agurtzeko elkartu gaituk.

Hire herriko plaza, jendez lepo, maite haugun guztiok gaudek hire ondoan, eta etorri ezin direnak ere oso gertu sentitzen dizkiagu.

Xabi, hire omenez negar egin diagu,aurpegi serioak zauzkagu, baina, hik heuk ere sekulan galdu ez duan irribarrea guri ere gaur ez zaiguk galdu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.