Zuzendariari

Ka-ka-kapitalismoa

Arrasate.
2012ko azaroaren 8a
00:00
Entzun
UNICEFek dioenez, Espainian 2.000.000 ume baino gehiagopobreziaren atarian bizi dira. Espainian, 8.000.000 pobrek baino gehiagok laguntza eskatu behar dute, egunero jateko.

Espainiako hamar biztanletik seik hilero 1.000 euro baino gutxiago kobratzen du. Aurten, azken 27 urteetako erosteko ahalmena maila baxuenean dago. Lana egiten duten langileen %35k 641 euro baino gutxiago kobratzen dute (gutxieneko soldata interprofesionala).

500.000 etxetan ez da sartzen soldatarik; 1.737.900 familiatan denak langabeak dira.

Europatik iristen den dirua gobernuak jasotzen du, eta banketxe kutsatuei banatzen die, baina herritarrok ordaintzen dugu.

2011. urtean luxuzko kontsumoa %25 igo zen, eta bere fakturazioa 5.000 milioi eurokoa izan zen. Luxuzko auto salmenta %83 igo zen. 2017. urterako, milioi bat euro duten aberatsak bikoitzak izango direla.

Espainian, egunero, 532 etxetatik jendea kaleratzen dute. Azken 4 urteetan, 350.000 kaleratu baino gehiago izan dira. Urriaren 25ean, 53 urteko gizon batek bere buruaz beste egin zuen, kaleratua izan baino lehen; egun berean, 50 urteko beste gizon bat gauza bera egiten saiatu zen.

Estatu ongizatea tresna bat da, aberatsen eta pobreen artean dagoen desberdintasuna hain handia ez izateko. Estatu ongizatea hondatzen bada, automatikoki desberdintasun horiek handitzen dira, baina aberatsak aberatsagoak dira eta pobreak pobreagoak. Hori guztia heziketa eta osasuna aipatu gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.