Pasaia

Justiziaren balantza eta begi okerra

2024ko apirilaren 19a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Landa eremuko biztanleen eta neorruralen artean gatazka bat baino gehiago piztu da Frantzian. Landetako usain eta zaratek sarritan enbarazu egiten diete etorri berriei, eta hauek kexu dira, oso, eta dena judizializatzeko joera dutenez, auziak areagotu egiten dira, arazo potoloa bihurtzeraino.

Duela gutxi Frantziako Parlamentuak lege baten bidez ebatzi behar izan du usainak eta zaratak bertakoak direla, eta kito. Etorri berriak dira egokitu behar dutenak. Ez alderantziz. Lege honek, nolabait, neorruralen eskubideak mugatzen ditu, baina azkenean mundu guztiak ulertuko duelakoan daude. Logikoa da.

Hau gure eremura ekarrita, aldiz, oso ezberdina izaten ari da euskararen auziari dagokionez. Lanpostu publiko baterako oinarrizko ezagutza maila eskatuz gero, edozein epailek esan dezake diskriminatzailea dela. Justiziak, gure kasuan, beste begian dauka benda jarrita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.