Zuzendariari

Joxean Lizarribarrentzat

Juanjo Martinez Leunda.
Tolosa.
2013ko urriaren 31
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Urteko egun honetan beti egiten dugun legez, bakoitza bere familiarekin, familia biok elkartzen gaituen otordua egingo dugu aurten ere; beti bezala, azken hamabi hilabeteotan gertatutakoari errepasoa egingo diogu.

Gauza asko gertatu dira aurten ere —nahiz eta bakoitzak bere arlo profesionalean aritzeagatik edota konpromiso pertsonalen zioz, begirada desberdina luzatzen diegun—, bai batzuontzat eta bai besteontzat, ardura bertsua sortzen duten gertakariak dira, guzti-guztiak.

Zure gorputza han egon ez arren, Altzoko ostatuan, gure artean egongo zara aurten ere.

Goian Bego, askatasunean bego.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.