Zuzendariari

Joseberi, adeitasunez

Laukiz.
2013ko urtarrilaren 24a
00:00
Entzun
Opus Deiko kide eta Gaztelueta ikastetxeko guraso ohia naizenez, zenbait argitasun egin beharrean nago Josebe Iturriozek asteartean idatzi zuenaz. Lehenik eta behin esan behar da ustezko abusu egile dela irakaslea, honi buruz telebistako programan Klaudio Landak oso ondo azpimarratu zuen modura; alegia, ustezkoa dela, eta ez frogatua, irakaslearen erantzukizuna. Ez dezagun esan inor abusatu duenik, hori ustezkoa baino ez bada.

Ikasle baten eta irakasle baten artekoa da arazoa. Irakasle hori ikastetxe bateko kidea da, eta ikastetxeak bere esku dagoen guztia egin behar du arazoa argitze aldera. Hain zuzen, hori izan da ikastetxearen jarrera, goian aipatutako telebista programan irakurri zen modura.

Abusuaren bidetik diharduenak jakingo du zergatik egiten duen, eta gehienetan, denetan ez bada, burutik gaixo dago neurriren batean. Horrelako jarrerak beti izan dira maila sozial denetan, eta neurriak hartu behar dira, modu egokian zigortzeko. Kasu honetan ere, auzibideak argituko du gertatutakoa eta egiazko erantzukizuna.

Idazkian ageri diren fundamentalismoa, errepresioa eta gainerako perlak lekuz kanpo daude, eta asmakizun hutsak baino ez dira. Gaixotasunei buruzkoetan eta konparaketetan sartu gabe. Idazkian izan den jarrera telebistako programan ageri zen modukoa da: kanoikadak bota ahal den kalterik handiena sorrarazteko, hau da, norberak gorrotatzen duen guztia kritikatzea inolako neurririk gabe, denak eta dena zaku berean sartuz. Ez da jarrera berria, baina bai okerra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.