Txillardegi ezinbestekoa idatzi du Joseba Permach lagunak.
Gauza bera esan genion Maiteri, Txominen alargunari, horren heriotzaren ondorengure dolumin sentikorrena adieraztearren bere Miarritzeko etxera Itziarrek eta biok bisita egin genionean.
Izan ere, Errepublika garaian ANVko zinegotzia izan zen gure aitarengandik inoiz jaso dudan aholkurik argiarenak zehatz adierazten zuen abertzale orok ohartu behar genuenaz, hots: gure bizitza, nahiz eta oso luzea izan, ez dugu sekula neurritzat hartu behar, jakinda Euskal Herriarena mendez mendekoa dela. Norberak bere garaian ahal duena egiten badu, Euskal Herriak ezinbestez badu geroa.
Egia baita, Xanti Brouardek salatzen zuenez, abertzale epelak maiz norberaren premiaren aitzakiaz bazterturik uzten ditu herriaren interesak. Txillarri, aldiz, bere bizi luze horretan eskuzabaltasunez eta kemenez eredugarri izan denari, gaur egun denok, arerio askok barne, aitortzen diogu bizirik izan den bitartean ukatu zaiona. Agur eta ohore zuei ere bihotzez.
Zuzendariari
Jone Forcadari eta seme-alabei gutun irekia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu