ZUZENDARIARI

Joko zikina, arratoiak eta Andoni Amonarraiz

Hernanin Zero Zabor.
2018ko azaroaren 27a
00:00
Entzun
Errausketaren aldeko mugimenduak, hau da kapitalak eta finantza sistemaren agintari antidemokratiko minoritarioek, patronal handiak eta beraien peoi leialak diren PNV, PSE-EE eta PP alderdiek aurrera darraite beraien gezur kanpainekineta erraustegiaren obrekin.

Luzeegia litzateke iritzi testu baterako Gipuzkoan erraustegiaren eredua inposatzeko prozesu luzean botere gune ezberdinek erabili dituzten joko zikinez osatutako ekimen sorta luzea azaltzea detailez. Arlo mediatikotik sustatutako desinformazio orokorreko kanpainia, balkoietako zabor poltsen kanpaina, sabotajeak, hondakinak apropos kaleetan zehar barreiatzeko deialdiak eta ekimenak...

Hernanin azken hiru urteetan bi kanpaina jasan ditugu arratoiak eta atez atekoa erlazionatuz. Eta orain dela gutxi Andoni Amonarraiz Gomez, PNVko politikaria berriz ere badatorkigu alarmak pizten. Nahasten. Ezkutatuz atez ateko sistema dela biztanleko errefus kilo gutxien sortzen duen sistema, hemen eta aplikatzen den munduko leku guztietan. Oso kokoteraino gaude hainbeste joko zekenez, gure herrian esperimentatzen ari garen esperientzia eredugarri honen aurka.

Sanmarko Mankomunitateak (PNV, PSE-EE) bere web orrian, edonork kontsultatu dezakeen orrian, publikatutako azken urte osoko (2017) datuen batez bestekoaren arabera, Hernanik 73,5 kg errefus sortzen du biztanleko, Usurbilek 77 kg, Astigarragak 95,4 kg, Lezok 123 kg, Pasaiak 155 kg, Oiartzunek 160 kg, Errenteria-Oreretak 198,4 kg, Urnietak 209 kg, Lasarte-Oriak 218 kg eta Donostiak 277,4 kg. Non dago arazoa? Kontsumo eta ekoizpen eredu sostengagaitz hau (hiru lur planeta beharko genituzke, lurreko biztanle guztiak inguru hauetan bezala biziko balira) ekofaxismo patriarkalaren zapalketan oinarritzen da. Beldurra eta gezurra.

Bidea argi dugu. Gutxitu, berrerabili, birziklatu. Tokiko burujabetzatik, komunitate elkartasuna, humanismo eta antolakuntzan. Trantsizio sozio-ekologikoa sustatuz. Bizitza eredu sostengagarria, osasungarria eta askea helburu. Animo lagunak, herritarrak, ekin diezaiogun. Gelditu dezagun toxiko, beharrezkoa ez den eta garestia den erraustegia!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.