Zuzendariari

Jenaro Garate joan da

2011ko otsailaren 17a
00:00
Entzun
Gotzonek agur egin zigula badira bi urte pasa. Ondoren, joan zen Ignazio anaia ere, eta arreba nagusia gero. Bi hilabete pasa ez direnean, Jenaro joan da. Giza gorputzak berez dakar iraungitze data, eta guk ezin horri itzuri egin, baina bai joan direnak maitasunez gogoratu eta haien irakaspenak jaso. Hil baino pare bat egun lehenago izan nuen osabarekin berba batzuk egiteko aukera. Jakin irakurgaiak sailean argitaratu zuen liburu bat eskuetan nuela hurbildu nintzaion. «Bigarren aldiz nabil irakurtzen, astiro-astiro», esan nion. Bere benetako gogoa bizitzaz, justiziaz, maitasunaz... pentsatu eta pentsa araztea zen. Etika arloa jorratu izan du, Deustuan etikako irakasle eta maisuen maisu izan den bere anaia Romanekin batera. Mahai gainean ditut azkenaldian hark argitaratutako bi liburu. Aipatu berri dudana, alde batetik, nire ustez oso interesgarria dena, eta Gero etxeak 2004an argitara emandako Gizakiak eta... ekonomia,politika, zientzia-etika,filosofia, bestea. Harrigarria da zientzia arloko zehaztasunetan ohitua den gizon batek nolako garrantzia ematen dion gizakiaren sentimentuei. Gizakia, azken batean, maitagogoa baino ez dela esateraino.Trinkoak dira haren pentsamenduak eta laburtzen zailak. Hobe haren liburu eta idatzietara jotzea, horretaz jabetzeko. Zure maitagogoak betiko iraungo du.

ZUZENKETA: Atzoko BERRIA-ren 7. orriko argazki oinean Txelui Moreno ERCko legebiltzarkideekin dagoela dio. Argazkian daudenak Solidaritat Catalana per la Independenciakoak dira. Barkamenak guztiei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.